XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatu moderatuetan oso besterik da. Konfiskazioek ziurgabe bihurtuko lukete ondasunen jabetza.

Gauza guztiez gabetuko lituzkete seme-alaba errugabeak; suntsitu egingo lukete familia bat, erruduna zigortu beharrean.

Errepubliketan, ezabatu egingo lukete berdintasuna, errepublikaren arima, hiritar bat bere oinarrizko beharrizanak asetzeko bideaz gabetzean.

Lege erromatar batek dio lehen agintariaren aurkako lesa majestate delituagatik baino ez dela konfiskatu behar.

Maiz oso zuhurra litzateke lege horren espirituaren ildotik jokatzea, eta konfiskazioak delitu batzuen kasuetara mugatzea.

Bertako ohitura batek ondasun propioak ezarri dituen herrialdeetan, Bodinok dio, oso ondo, irabazpidezko ondasunak baino ez liratekeela konfiskatu behar.

XVI Boterea emateaz

Gobernu despotikoan, boterea oso-osorik pasatzen da ematen zaion haren eskuetara.

Bisirra despota bera da; eta ofizial bakoitza bisirra.

Gobernu monarkikoan, boterea ez da hain bertatik bertara aplikatzen; erregeak, hura ematean, leundu egiten du.

Halako moldez banatzen du bere agintea, non ez baitu inoiz parterik ematen, parte handiagoren bat beretzat gorde gabe.

Hartara, estatu monarkikoetan, hirietako gobernadoreak probintziako gobernadorearen agintepean daude, baina printzearen are agintepeanago; eta gorputz militarretako ofizialak, jeneralaren mende izanik ere, printzearen are mendeanago daude.

Estatu monarkiko gehienetan zuhurki erabakia da aginte handi samarra dutenek armadako ezein gorputzekin loturarik ez izatea;

hartara, boterea printzearen borondate partikularraren kariaz baino ez dutelarik, enplegatuta edo enplegurik gabe egon daitezkeelarik, aldez zerbitzuan daude, eta aldez zerbitzuz kanpo.

Hori ezinezkoa da gobernu despotikoan.

Izan ere, enplegurik ez dutenek gutxienez pribilegioak eta tituluak balituzte, berez handiak liratekeen gizakiak izango lirateke Estatuan; eta hori gobernu-modu horren izaeraren kontra lihoake.